Emakumeen eguna aitzaki hartuta auzotarrek txangoa antolatu zuten. Gustora ibili zirela ukatzerik ez eta datorren urtean berriro ere errepikatzeko gogoarekin gelditu ziren.
Urkizu, Tolosako auzo bat da. Ernio mendi lerroko magalean, kostaldetik 30 kilometrotara eta honen mailatik 500 metrotako altueran kokatua dago. Balkoi ederra, bertatik, tolosaldea eta beterriko erribera eta mendiak ikus daitezke, parez pare berriz, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mendiak, Aralar, Goierri eta bixta galtzen den horretan, iparraldean itsasoa, hegoaldera Aizkorri. Urkizu berez bi herri, Albiztur eta Tolosa, eta Auzo Txikiren artean kokatzen da. Ondorioz Albizturko aizkorrialdeko auzokideek, Urkizu eta Auzo Txikikoekin batera Alur Txiki elkartea sortu dugu. Blogean ikus ditzakezun argazki zein pasadizoak Urkizun egindako eta gertatutako ekintzen adierazle dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario