2011/09/28

Agur Antton Bandres


Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza. (Bis)

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (Bis)

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta. (Bis)

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai. (Bis)

ALURTXIKI Elkarteko auzokideek beti gogoan izango zaitugu.

2011/06/10

San Pedro jaiak 2011


Badatoz auzoko festak!

Et Inkarnatusek eta San Juan suak udarari ongi etorri eman ostean, San Pedro jaiak auzoan!

2011/06/09

Konposta ikastaroa


Konpostaje ikastaroa
Gure etxeetan sortzen diren hondakin organikoak birziklatzen ikasi genuen, maiatzaren 12an.
Tolosadeko Mankomunikateak eta Berpiztuk antolatutako kurtsoa izan zen eta Urkizutik, Aldabatik, Abaltzisketatik eta Asteasutik etorri zen jendea.
Ordu terdiko ikastaroa izan zen eta orain etxean dugu konposta kaxa. Datorren urtean,gure loreentzako eta baratzeetarako ongarria presatzen hasi gara!

Denboraren Bankua Urkizun


Jaki mexikarren tailerra

Denboraren bankuko emakumeek antolatuta jaki mexikarren tailerra egin zen Urkizuko, Alurtxiki auzo ekartean.
Babarruna, artoa, tipula, azak, patatak, txorizoa....gure sukaldean egunero erabiltzen ditugun platerekin, mexikoko jakiak prestatu zituzten, Denboraren Bankuko kide diren bi emakume mexikarrek. Errezeta errazak eta goxoak. Prestatuko "tortillak" (taloaren antzekoak) eta hauekin batera jateko jakiak probatu genituen mahai inguruan.

2010/06/18

SAN PEDROK 2010

Hementxen San pedrotako programa denok gonbidatuta zaudete !!!

Egitarau ederra osatu dugu aurtengoan!

egun handia, 27 an izango da, Erbailera anitzeko gunearen inaugurazioa izango baita!!
animatu etortzera eta ezagutzera!

2010/05/01

IRTEERA BODEGARA






















2010-04-10 elkartearen lehenengo irteera egin genuen. Guzman eta Luis Alegre bodegetara joan ginen. Lehenengo geldialdia Guzman bodegan egin genuen. Hemen hamiketako eder bat bertako ardoaz lagundurik egin genuen. Ondoren bodegaren gorabeherak kontatu zigun bertako jabeak eta bere bodega erakutxi zigun.
Tripa ederki bete ondoren Luis Alegre bodegara joan ginen. Hemen Ardo cata bat egin ondoren bertako bodega bisitatu genuen. Ondoren bazkaltzera igo ginen bertako jangelara. Primeran bazkaldu ondoren etxera itzuli ginen. Hurrengo harte, ondo izan.








2010/02/26

ihauterik



Urkizura ere ihauteriak iritsi dira.

2010/02/04

URKIZUKO LEHEN MOZORRO LEHIAKETA



Tolosarrok beti izan gera ihauterizaleok, baita landa ingurunean bizi garenok ere. Gaur egun arte ordea, Urkizuko auzotarrok etxetik mozorroturik atera eta korrika betan kalera jeisten ginen autoa!! Aurten ordea, umeentzako jaialdi txiki bat antolatzen ari gara ALURTXIKI Auzo Elkarteko Kideok. Urkizuko Lehen Mozorro lehiaketa alegia. Hau urkizuko kaxkoan izango da, OTSAILAK 13 an, arratsaldeko 16;30 etan. Ondoren auzotik kalera jeitsiko gara txarangekin bat egitera! Nahi duen orok gonbidapena hementxen dauka!!!

2010/01/27

2010. urteko Kultura Programa

2010. urtean ere Alurtxiki auzo elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu auzotar guztientzat eta ez direnenetzat ere!!! beraz denok gonbidatuta zaudete hauetan parte hartzea!!!



* data orientatiboak dira hauek aldatzen badira blog-ean jakineraziko dizuegu!

2009/11/26

GABONAK 2009


Aurten ere Urkizu, Auzotxikia eta Albizturreko baserri inguruetan Gabonak bereziak izango dira. Hainbat sorpresa prestatzen ari gara Alurtxiki auzo elkartekoak, bai etxeko txikienentzat eta ez horren txikientzat ere!!!!! Olentzeroren bixita izango degu, baina hori bai, urtean zehar gaiztakeri asko egin dituenarentzat ikatza ekarriko du!!!


Laister jarriko dugu gabonetan izango diren ekintzen berri ematen duen programa!!!


2009/08/06

URKIZUKO FESTAK - UMEEN MERENDOLA

BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.


Ekainak 27 Larunbatean umeentzako merendola antolatu zen Urkizuko festen ekitaldien barnean. Ume zein helduek gozatu egin zuten ura eta izozkiekin.

LEZAUN UPATEGIRA EGINDAKO IRTEERA

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.


Apirilean Nafarroako Lacar herriko Lezaun ardotegira joan ginen. Mahastiak eta upategia erakutsi ondoren ardo dastaketa gidatu batean parte hartu genuen. Upategi honen ezaugarri nagusia ardo ekologikoaren ekoizpena da. Ondoren bazkaria, barazki goxoak eta txerrikume errea, noski, guztia nahiko ardoarekin bustia.

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN IRTEERA

Emakumeen eguna aitzaki hartuta auzotarrek txangoa antolatu zuten. Gustora ibili zirela ukatzerik ez eta datorren urtean berriro ere errepikatzeko gogoarekin gelditu ziren.

2009/06/17

URKIZUKO SAN PEDRO JAIAK 2009

Urtero bezela Urkizun San Predo jaiak ditugu laister!!!

Aurten ilusio eta gogo handiz antolatzen ibili garenok egun hauek gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hementxen duzue Festetarako egitaraua!

BubbleShare: Share photos - Easy Photo Sharing

2009/04/02

Nafarroako Lacar herrirako txango proposamena

IRTEERA!!!
APIRILAK 19, IGANDEA
Nafarroa – Lacar (Lizarratik gertu)
Ardotegia ikusi, ardoaren dastaketa batean parte hartu
eta ondoren
bertako erretegian bazkaria.

. PREZIOA: 55 € (Jende kopuruaren arabera alda daiteke)
Bazkaria, ardo dastaketa eta autobusa barne.

. IRTEERA: URKIZUTIK, goizeko 10etan.
ITZULI: Bazkalondoren.

. Izena emateko deitu, Apirilak 12a baino lehen
652 709680, ARANTXA